4 may 2011

ABESBATZAREN KONTZERTUA BAIGORRIN

Laskorain abesbatza Baigorrin
Apirilaren 30ean, kontzertu itzela eskaini zuen gure Laskorain ikastolako abesbatzak Baigorrin, urtero legez, Nafarroaren egunaren harira egiten duten kontzertuan.

Bertan ziren Et Incarnatus orkestra, Amaren Alabak eta Eñaut (Ken 7ko kantaria), Laskorain abesbatzarekin batera. Baigorriko eliza berezi eta dotorea jendez lepo bete zen emanaldia kuttuna eta hunkigarria entzuteko.
Abesbatzako ikasleak, zenbait gurasoren ardurapean, larunbatean, eguerdi partean atera ziren Tolosako zezen plazatik, eta Baigorrira iritxi ostean, arratsaldean entsaioa egin zuten. Afarimeriendaren ostean, iluntzeko 21:00ean kontzertua eskaini zuten.
Hurrengo goizean, Baigorriko inguruak eta etxaldeak ezagutzeko parada izan zuten eta pozik bueltatu ziren Tolosara, gustora.
Kontzertua grabatu egin zen. Ea laister dugun diskoa entzuteko eta bideoa ikusteko aukera!

11 abr 2011

LASKORAIN ABESBATZA DISKO GRABAKETAN

Kaixo lagunok!
Hemen gatozkizue berriro ere aurrera daramagun disko grabaketaren berri ematera. Azken atal honen grabaketa Iurramendi egoitzan egin genuen, joan den martxoan. Bertan, ihauterietako bi abesti eta "Aleluya" grabatu genituen, eta Juantxo Zeberio eta Naiara Mintegiaz gain hantxe izan genituen gure lagun Nerea Erviti pianoan, eta Laskorain ikastolako ikasle eta ikasle ohiak, hala nola, Antton Telleria , Iratxe Etxebeste, Aitzol Moneo ... Mila esker guztioi.
Hirugarren atala grabatzea geratuko litzaiguke, maiatza aldera egin nahiko genukeena.
Honetaz gain, diskoaren karatula eta honekin batera aterako den bideokliparen gidoia aurreratu xamarra dugu jada eta maiatzeko lehen astean grabatuko dugu Tolosako zenbait gunetan.
Hemen dituzue, aurrerapen gisara, Iurramendi egoitzan grabatu genituen irudiak.

3 abr 2011

ESKALA PENTATONIKOA

kaixo lagunok!
Oraingo honetan Bobby MacFerrinen erakustaldi batekin gatozkizue, eskala pentatonikoa landuz egiten duen "esperimentu"a. Bistadizo bat eman iezaziozue, merezi du!

16 mar 2011

Iurreamendin grabaketa

Otsailaren 27an, Iurreamendi egoitzako elizan lau abesti grabatu zituen abesbatzak. Zenbait musikariren laguntza ere izan zuten. Grabaketaren zenbait momentu ageri dira agazkietan.
Argazkiak

9 ene 2011

GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 21ean izan genuen, Sakramentinoetako elizan, ohikoa bilakatu den gabonetako kontzertua. Hona hemen han bildutakoa.





15 dic 2010

LASKORAIN ABESBATZA GABONETAN

Naiara Mintegiak, Laskorain ikastolako abesbatzako zuzendariak, gabonetan emango duten kontzertuaren berri eman digu ZER BERRI ikastolako aldizkariko kazetarioi.

15 nov 2010

ARRAKASTA ITZELA

Arrakasta itzela! Hori besterik ezin dugu esan ERKKI POHJOLAren omenez eginiko kontzertuari buruz. Malkoak begietan ere izan genituen momentu jakin batzuetan, dramatismo (zentzurik positiboenean, antzerki ikuspuntutik aztertuta) handiko momentuak bizi izan baikenituen. Hona hemen zenbait argazki. Goza ezazue bertan izan ginenok gozatu genuen bezala.