28 dic. 2011

GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan , Laskorain Abesbatzaren Gabonetako kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen Sakramentinoetako elizan.

Entzun genituenak:

LASK TXIKI ABESBATZA

Txikia da mundua
Doeba .........................Riekjs Veenke
Belengo herri polita.......Austriar herrikoia. Mold: Felix Zabala



LASK ABESBATZA

Give it up............................Michael Gohl
Ilargia.................................Ken 7 Mold: Juantxo Zeberio
Mama................................Mariya Gravilina
Nesiponono.......................Trad. Hego Afrikarra Mold: Johan der Sandt
Viva la vida........................ Coldplay Mold: Mark Brymer
Errege-jaia.........................Mus: Eduardo Mokoroa Hitzak: Emeterio Arrese
Yau Samayaye...................Juantxo Zeberio Hitzak: Juantxo Zeberio / Nene Dioph

Pianoan Ana Iparragirre eta Leire Alberdi, eta zuzendaria Naiara Mintegia



20 dic. 2011

"YAU SAMAYAYE" cd + diskoaren aurkezpeneko PRENTSAURREKOA



Abenduaren 14an, Tolosako kultur etxean prentsaurrekoan aurkeztu genuen "YAU SAMAYAYE" diskoa eta dvda. proiektuaren ibilbidea, helburuak, ikasleen esperientzia ... kaleratu genituen.
Aurkezpen mahaian honako hauek: Jone Urteaga, ikastolako zuzendaria, Juantxo zeberio, proiektuaren "aita" eta musikaria, Naiara Mintegia, abesbatzaren zuzendaria, Leire Elola eta Beñat Urkola koruko partaideak eta Baba Lo, bideoklipeko protagonista.

Hemen duzue orain artean eskualdeko prentsan izan dugun presentzia:

16 dic. 2011

"YAU SAMAYAYE" IALGI HADI PLAZARA!!!!!!!!

"Yau Samayaye" Cd eta dvdaren promozioa buru belarri gabiltza.
Ostegun goizean prentsaurrekoa eskeini genuen Tolosako kultur etxean proiketua herritarrei azaltzeko eta pixkana pixkana hedabideetan ohiartzuna hartzen ari da, ez Tolosaldean bakarrik, haratago ere joan baikara.
Gaur goizean, izan ere, Euskadi irratiko "Faktorian" egon gara Manu Etxezortu eta bere lantaldearekin.
Hemen duzue han esandakoa:



Ikastolen elkarteak bere webgunean ere eman du Lask abesbatzaren eta bere proikektuaren berri (Ikus hemen). Eta hau hasiera besterik ez da, laister etorriko baitira HITZA, GALTZAUNDI, KANAL 28, TXOLARRE IRRATIA, "IKASTOLA" ALDIZKARIA eta beste hainbat gune gure mezua zabaltzeko.

"YAU SAMAYAYE" jadanik kalean da!!!


Kalean da jada gure disko kuttuna.
Ez al duzue oraindik entzun? Ez? Ba eskura ezazue lehenbailehen, benetan merezi du eta!
Abesti goxoak, doinu politak, instrumentazio bikaina ... edozeinen gustukoa.
Ikastolako idazkaritzan, gabonetako azoka berezian , Abenduaren 26tik aurrera antolatuko den MERKATU TXIKIAn... eta baita Elkarren eta Zunbeltzen ere.
Lan bikaina egin duzue neska-mutilok! Aupa zuek! Hau lehenengo erronka besterik ez da izan, hurrengoan pentsatzen hasi beharko dugu, ez da?