19 may 2011

ELKARTRUKE KONTZERTUA , BEGUESEKO ETA LASKORAIN IKASTOLAKO ABESBATZAK

Maiatzaren 7an, Tolosako Santa Klara elizan benetan emanaldi politta eskaini ziguten, alde batetik CORAL DEL INSTITUT DE BEGUÉS I COR DE MUSIC-ek eta LASKORAIN ABESBATZA-k.
Laskorain abesbatzak antolatu elkartruke honetan, ikasle kataluniarrak asteburua pasa zuten Tolosan eta inguruetan.
Ostiral iluntzean iritxi eta harrera familiek hartu zituzten. Larunbatean, Tolosako alde zaharra bisitatu ondoren, Donostiarantz joan ziren guztiak. Bazkal ostean berriz ere Tolosara, Santa Klara elizan entsaiatzera. Lizardi elkartean merienda bikainaren ondoren, kontzertua eskaini ziguten.

Hemen dituzue ikusgai, Begueseko abesbatzak eskaini zigun kontzertua eta ondoren Laskoraingoena.



4 may 2011

ABESBATZAREN KONTZERTUA BAIGORRIN

Laskorain abesbatza Baigorrin
Apirilaren 30ean, kontzertu itzela eskaini zuen gure Laskorain ikastolako abesbatzak Baigorrin, urtero legez, Nafarroaren egunaren harira egiten duten kontzertuan.

Bertan ziren Et Incarnatus orkestra, Amaren Alabak eta Eñaut (Ken 7ko kantaria), Laskorain abesbatzarekin batera. Baigorriko eliza berezi eta dotorea jendez lepo bete zen emanaldia kuttuna eta hunkigarria entzuteko.
Abesbatzako ikasleak, zenbait gurasoren ardurapean, larunbatean, eguerdi partean atera ziren Tolosako zezen plazatik, eta Baigorrira iritxi ostean, arratsaldean entsaioa egin zuten. Afarimeriendaren ostean, iluntzeko 21:00ean kontzertua eskaini zuten.
Hurrengo goizean, Baigorriko inguruak eta etxaldeak ezagutzeko parada izan zuten eta pozik bueltatu ziren Tolosara, gustora.
Kontzertua grabatu egin zen. Ea laister dugun diskoa entzuteko eta bideoa ikusteko aukera!