27 nov. 2011

"YAU SAMAYAYE" BIDEOKLIPA

Labean sartu berria dugu YAU SAMAYAYE diskoa!
Sukaldeko lanak amaituta, abestien grabaketa, estudioko nahasketak, CDaren karatula ... Urrian grabatu genuen bideoa ere bukatuta ... Abenduaren erdi alderako gure YAU SAMAYAYE prest!
Ikusi nahi al dituzue bideo grabazio egunetan jasotako irudiak?
Hona hemen!



21 nov. 2011

LASK ABESBATZA BARTZELONARA BIDEAN!

Azkenean iritxi da eguna! Oraingoan guri egokitzen zaigu Kataluina aldea bisitatzea, Begueseko abesbatzakoek "zizerone" lanak egingo dizkigute, herrialde katalanetako kultura guri erakukutsi asmoz. Ea kontzertu bikaina eskaintzen diegun!  50 ikasletik gora, irakasleak, guraso laguntzaileak ... autobusa erraz beteko dugu, eta primeran pasa gainera!