20 may 2010

Paz de Zigandakoekin Iurreamendin


Joan den asteartean, maiatzak 18, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzakoak izan genituen gurean.
Goizeko 11:00etan Iurreamendi egoitzan emanaldi ederra eskaini zuten. Hauek izan ziren abestutakoak: Lau teilatu, Mama, Nijska Banja eta Ilargia.
Bukaeran, Iurreamendi egoitzakoek Boga Boga abestu ziguten.

13 may 2010

PEACHY JOKE ... ETA GURE IKASLEAK

Lagunok, ba al dakizue Peachy Joke taldearen azken bideoklipa gure ikastolan grabatu dutela? Ez hori bakarrik, LH3ko ikasleak aritu dira aktore lanetan. Emaitza ikusi nahi?


Peachy Joke taldearen berri myspace-en aurkituko duzue. Izenaren gainean klikatu besterik ez duzue.

11 may 2010

DISKOAREN GRABAKETA

Lehengo maiatzaren 1ean Sakramentinoetako elizan izan ginen guztiok, Laskorain Abesbatzak disko batean bilduko dituen 3 abesti grabatzen. Hemen dituzue han bildutako zenbait irudi. Goza ezazue, han geundenok gozatu genuen bezala!

10 may 2010

JUANTXO ZEBERIOREKIN SOLASEAN


Juantxo Zeberio dugu proiektu honen bultzatzailea eta "alma mater"a. Ikastolako ikasle ohi, gaur egun guraso, musika munduan sobera ezaguna eta saltseroa dena.Piano jotzailea, konpositorea,"Barraca selva", "La Ferreteria del son","Tejada Elektrik Quartet","Et incarnatus" eta "Donosti Ereski" abesbatzako partaide, besteak beste. Azkenaldian, Maddi Oihenart eta Benito Lertxundi bezain ezagun diren kantariekin aritzen da estudioan nahiz zuzeneko emanaldietan. Gaur egun, Donostiako musika eskolako irakaslea da.

Berak esplikatuko dizkigu proiektuaren nondik norakoak, helburu nagusiak eta beste hainbat gauza.

MUTILAK LASKORAIN ABESBATZAN


Gure ikastolako mutilak erakartzeko modurik ba ote dago?
Mattin Zeberio da Laskorain abesbatzako mutiletako bat, eta berak primeran pasatzen omen du kantuan. Mattin, zer esango zenioke ikastolako mutilei, futbolaz eta kirolaz gain, abesbatzan parte hartzera anima daitezen?
Entzun dezagun zer dioen gure Mattinek:

LEIRE ALBERDI, IKASTOLAKO IKASLE ETA PIANOJOTZAILEAREKIN SOLASEAN


Leire Alberdi dugu, disko honetan azalduko den kantetako batean piano jotzailea. Leire, DBH 4ko ikaslea dugu, eta hainbat urtetan ikastolako abesbatzako kide izandakoa da, gainera. Pieza honetan, dena den, ez da bakarrik aritu, alboan izan baitu Nerea Urbizu Lekunberritarra, musika munduan aski ezaguna, Katamalo taldean aritua, besteak beste. 4 eskutara aritu ziren gure bi neskak.
Hemen duzue, Leirek grabazio egunean esandakoa:

9 may 2010

NAIARA MINTEGIA, LASKORAIN ABESBATZAKO ZUZENDARIA


Naiara Mintegia dugu, Laskorain Abesbatzako zuzendaria, eta proiektu hau aurrera atera dadin gogor lan egin duena. Berak esplikatuko dizkigu pixka bat proiektu honen nondik norakoak.