27 oct 2011

NENE, "yau samayaye" abestiko letraren inspirazioa

Nene
Jakin, badakizue, Yau Samayaye, Juantxo Zeberiok sorturiko abestia, hain zuzen ere, senegaldar gazte baten laguntzarekin osatu zela, letra aldetik behintzat. Nenek eman zion juantxori honen berri. Baba, berriz, baita senegaldarra ere, egun hauetan grabatzen aritu garen bideoklipeko aktore nagusienetako bat izan dugu. Gure artean integratuta dauden bi etorkinen kasua. Diario Vascon orain gutxi argitaratu den Neneri eta bere ekintzei buruzko erreportaia duzue hemen.

19 oct 2011

ABESBATZA HONDARRIBIAN

Hondarribian izan ziren aurreko asteburuan gure abesbatzako ikasleak. Bertan, egonaldi bikainaz gozatzeaz gain, Orfeoi txiki ko Esteban Urzelai zuzendariaren eskutik formakuntza jaso zuten. Gustora ibili ziren guztiak ere, bai horixe!