15 dic. 2010

LASKORAIN ABESBATZA GABONETAN

Naiara Mintegiak, Laskorain ikastolako abesbatzako zuzendariak, gabonetan emango duten kontzertuaren berri eman digu ZER BERRI ikastolako aldizkariko kazetarioi.

15 nov. 2010

ARRAKASTA ITZELA

Arrakasta itzela! Hori besterik ezin dugu esan ERKKI POHJOLAren omenez eginiko kontzertuari buruz. Malkoak begietan ere izan genituen momentu jakin batzuetan, dramatismo (zentzurik positiboenean, antzerki ikuspuntutik aztertuta) handiko momentuak bizi izan baikenituen. Hona hemen zenbait argazki. Goza ezazue bertan izan ginenok gozatu genuen bezala.


17 oct. 2010

ERKKI POHJOLA IN MEMORIAM KONTZERTUA

Tolosan, Leidor Antzokian 2010ko urriaren 23an, arratseko 20:00etan

Erkki Pohjola, XX. Mendeko musika hezkuntzari ekarpen garrantzitsua egin zion finlandiarra dela esanik motz geratuko ginateke. Musikari leinu bateko kide, 1963. urtean Tapiola Korua`Songs building bridges´ sortu eta honen bidez erakutsi zion munduari nola kantua eta musikaren bidez garatu eta komunikatu gaitezkeen haurtzarotik. Atleta, eskiatzaile eta naturzale amorratua izanik, sustraietatik edan zuen bere proiektua gauzatzeko. Mundu mailako gaztetxo koruen antolamendu garrantzitsuenetarikoa egitasmoaren aita.  Tolosako Lehiaketan gonbidatu fidel, kuttun eta erakargarria zitzaigun. Bere jakinduriaz eta gizatasunaz gozatu genuenok, omenaldi  xume hau eskaini nahi genioke. Bide batez, esker ona adieraziz, Herriaren Kultura landu eta bultzatu eta lan horretan ari diren guztiei.

15 jul. 2010

XI. solstizio kontzertua


Urtero bezala, Solstizio kontzertua eskaini zuen Et Incarnatus orkestrak Urkizuko Iraolako Zuloa izeneko parajean eta jende mordoxka bildu zen bertan ekainaren 22an.

6 jun. 2010

MADDI OIHENART ETA JUANTXO ZEBERIOREN "BALDI " DISKO BERRIA KALEAN



Kalean da jada Juantxo Zeberiok Maddi Oihenartekin batera atera duen azken dizkoa: "Baldi".
Disko berriko demoriko oraindik ez dugunez, bikote honek "Ikusiko dira berriz" kantua entzungai duzue hemen.

3 jun. 2010

DISKOAREN KARATULA


Aurreko batean, dbh4KO DISEINUko ikasleak jo eta su ari zirela esaten genizuen, ikastolaren egunean aurkeztuko den diskoaren karatulan lanean. Erabaki da, guzti horien artean, zein izango den portada. Izan ere, Irune Roodriguez-ek egindako diseinua hautatu da, ea gustatzen zaizuen!

1 jun. 2010

DISKOREN KARATULA

Kaixo lagunok, hemen gaituzue beste behin gure proiektuko azken berriak zuei helarazi nahian.
Aurreko batean ematen genizuen diskoaren grabaketaren berri. Hiru abesti grabatu ziren Sakramentinoetako elizan eta estudioko lana ere bukatzear omen dute Juantxo Zeberiok eta bere ELKAReko kideek.
Aurrerapen gisara, eta ikastolako eguna aprobetxatuz (ekainaren 13a, igandea)diskoaren maketa aurkeztuko dugu, erosi nahi duenak ere erosteko aukera izango du, merke merke.
DBH4ko DISEINUKO ikasle taldea buru belarri aritu dira lanean diskoaren karatula diseinatzen.
Hemen dituzue beraiek egindako zenbait lan:



Irune Rodriguezek egindako diseinua aukeratu da oraingo honetan diskoaren azala itxuratzeko.

20 may. 2010

Paz de Zigandakoekin Iurreamendin


Joan den asteartean, maiatzak 18, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzakoak izan genituen gurean.
Goizeko 11:00etan Iurreamendi egoitzan emanaldi ederra eskaini zuten. Hauek izan ziren abestutakoak: Lau teilatu, Mama, Nijska Banja eta Ilargia.
Bukaeran, Iurreamendi egoitzakoek Boga Boga abestu ziguten.

13 may. 2010

PEACHY JOKE ... ETA GURE IKASLEAK

Lagunok, ba al dakizue Peachy Joke taldearen azken bideoklipa gure ikastolan grabatu dutela? Ez hori bakarrik, LH3ko ikasleak aritu dira aktore lanetan. Emaitza ikusi nahi?


Peachy Joke taldearen berri myspace-en aurkituko duzue. Izenaren gainean klikatu besterik ez duzue.

11 may. 2010

DISKOAREN GRABAKETA

Lehengo maiatzaren 1ean Sakramentinoetako elizan izan ginen guztiok, Laskorain Abesbatzak disko batean bilduko dituen 3 abesti grabatzen. Hemen dituzue han bildutako zenbait irudi. Goza ezazue, han geundenok gozatu genuen bezala!

10 may. 2010

JUANTXO ZEBERIOREKIN SOLASEAN


Juantxo Zeberio dugu proiektu honen bultzatzailea eta "alma mater"a. Ikastolako ikasle ohi, gaur egun guraso, musika munduan sobera ezaguna eta saltseroa dena.Piano jotzailea, konpositorea,"Barraca selva", "La Ferreteria del son","Tejada Elektrik Quartet","Et incarnatus" eta "Donosti Ereski" abesbatzako partaide, besteak beste. Azkenaldian, Maddi Oihenart eta Benito Lertxundi bezain ezagun diren kantariekin aritzen da estudioan nahiz zuzeneko emanaldietan. Gaur egun, Donostiako musika eskolako irakaslea da.

Berak esplikatuko dizkigu proiektuaren nondik norakoak, helburu nagusiak eta beste hainbat gauza.

MUTILAK LASKORAIN ABESBATZAN


Gure ikastolako mutilak erakartzeko modurik ba ote dago?
Mattin Zeberio da Laskorain abesbatzako mutiletako bat, eta berak primeran pasatzen omen du kantuan. Mattin, zer esango zenioke ikastolako mutilei, futbolaz eta kirolaz gain, abesbatzan parte hartzera anima daitezen?
Entzun dezagun zer dioen gure Mattinek:

LEIRE ALBERDI, IKASTOLAKO IKASLE ETA PIANOJOTZAILEAREKIN SOLASEAN


Leire Alberdi dugu, disko honetan azalduko den kantetako batean piano jotzailea. Leire, DBH 4ko ikaslea dugu, eta hainbat urtetan ikastolako abesbatzako kide izandakoa da, gainera. Pieza honetan, dena den, ez da bakarrik aritu, alboan izan baitu Nerea Urbizu Lekunberritarra, musika munduan aski ezaguna, Katamalo taldean aritua, besteak beste. 4 eskutara aritu ziren gure bi neskak.
Hemen duzue, Leirek grabazio egunean esandakoa:

9 may. 2010

NAIARA MINTEGIA, LASKORAIN ABESBATZAKO ZUZENDARIA


Naiara Mintegia dugu, Laskorain Abesbatzako zuzendaria, eta proiektu hau aurrera atera dadin gogor lan egin duena. Berak esplikatuko dizkigu pixka bat proiektu honen nondik norakoak.

25 abr. 2010

ABESBATZA DISKOA GRABATZEN


Kaixo lagunok.

Laskorain ikastolako abesbatzaren azken erronka ba al dakizue zein den? Disko bat grabatzeari ekingo diote laister batean.
Izan ere, maiatzaren 1ean, Juantxo Zeberio eta Naiara Mintegiaren gidaritzapean, Laskorain abesbatzak disko bat grabatzeari ekingo dio. Besteak beste KEN ZAZPI taldearen izar bilakatu den "Ilargia" abestiaren moldaketa bat grabatuko dute. Bitxia ezta?

Aurrerapen gisara, hona hemen KENZAZPI taldearen bideo bat, beroketa ariketa gisara.



KENZAZPI taldeari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu hemen (myspace), bertan, abestiak, azken kontzertuak, iradokizunak, fan-en txokoa eta beste hainbat gauza aurkituko duzu.