25 mar 2012

ET INKARNATUS ORKESTRA, EÑAUT ELORRIETA, LASK ABESBATZA eta ... LAGUNAK!

2012ko urtarrilaren 27an Tolosako Leidor aretoan izan genuen kontzertuaren berri duzue hemen. Et Inkarnatus orkestrarekin batera aritu ziren Ken 7ko Eñaut Elorrieta, Baigorriko gaiteroak, Amaren alabak et a Juantxo Zeberio. Oholtza gainean aritu ziren gure ikasle ohi Itxaso Etxebeste, Antton Telleria eta Jon Arruebarrena, guztiak ere Miguel Zeberioren gidaritzapean. Emanaldia Juan Urretabizkaiaren agurrarekin hasi zen eta Leidor osoa zutil "Galtzaundi", tolosarrok hain geurea dugun doinua abestuz bukatu genuen. Goza ezazue apur honekin.

12 ene 2012

EZIN GALDUZKO KONTZERTUA!!

Urtarrilaren 27an, TOLOSAko LEIDOR aretoan ezin galduzko kontzertua izango dugu.
Ikastolako idazkaritzan izango dituzue sarrerak salgai.
Anima zaitezte, ahaztezina izango da!!

28 dic 2011

GABONETAKO KONTZERTUA

Abenduaren 21ean, arratsaldeko 20:00etan , Laskorain Abesbatzaren Gabonetako kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen Sakramentinoetako elizan.

Entzun genituenak:

LASK TXIKI ABESBATZA

Txikia da mundua
Doeba .........................Riekjs Veenke
Belengo herri polita.......Austriar herrikoia. Mold: Felix Zabala



LASK ABESBATZA

Give it up............................Michael Gohl
Ilargia.................................Ken 7 Mold: Juantxo Zeberio
Mama................................Mariya Gravilina
Nesiponono.......................Trad. Hego Afrikarra Mold: Johan der Sandt
Viva la vida........................ Coldplay Mold: Mark Brymer
Errege-jaia.........................Mus: Eduardo Mokoroa Hitzak: Emeterio Arrese
Yau Samayaye...................Juantxo Zeberio Hitzak: Juantxo Zeberio / Nene Dioph

Pianoan Ana Iparragirre eta Leire Alberdi, eta zuzendaria Naiara Mintegia



20 dic 2011

"YAU SAMAYAYE" cd + diskoaren aurkezpeneko PRENTSAURREKOA



Abenduaren 14an, Tolosako kultur etxean prentsaurrekoan aurkeztu genuen "YAU SAMAYAYE" diskoa eta dvda. proiektuaren ibilbidea, helburuak, ikasleen esperientzia ... kaleratu genituen.
Aurkezpen mahaian honako hauek: Jone Urteaga, ikastolako zuzendaria, Juantxo zeberio, proiektuaren "aita" eta musikaria, Naiara Mintegia, abesbatzaren zuzendaria, Leire Elola eta Beñat Urkola koruko partaideak eta Baba Lo, bideoklipeko protagonista.

Hemen duzue orain artean eskualdeko prentsan izan dugun presentzia:

16 dic 2011

"YAU SAMAYAYE" IALGI HADI PLAZARA!!!!!!!!

"Yau Samayaye" Cd eta dvdaren promozioa buru belarri gabiltza.
Ostegun goizean prentsaurrekoa eskeini genuen Tolosako kultur etxean proiketua herritarrei azaltzeko eta pixkana pixkana hedabideetan ohiartzuna hartzen ari da, ez Tolosaldean bakarrik, haratago ere joan baikara.
Gaur goizean, izan ere, Euskadi irratiko "Faktorian" egon gara Manu Etxezortu eta bere lantaldearekin.
Hemen duzue han esandakoa:



Ikastolen elkarteak bere webgunean ere eman du Lask abesbatzaren eta bere proikektuaren berri (Ikus hemen). Eta hau hasiera besterik ez da, laister etorriko baitira HITZA, GALTZAUNDI, KANAL 28, TXOLARRE IRRATIA, "IKASTOLA" ALDIZKARIA eta beste hainbat gune gure mezua zabaltzeko.